Martes, 9 de febrero 2010
 


EUSKADI

EHUko Euskara Institutuak erabilpenerako gramatika eta hiztegia sarean jartzeko proiektu berria burutuko du

   Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Euskara Institutua euskal gramatika eta hiztegia sarean jartzeko proiektu batean murgilduta dago. Egitasmoa guztiz originala da, euskaraz ez ezik, munduko beste hizkuntzetan ere ez baitago holako proiekturik. Badira zatiak, baina ez gramatika eta hiztegia bere osotasunean hartuak, Euskara Institutuak eman nahi dien garrantziarekin, EHUko iturriek gaur adierazi dutenez.

   Alde batetik, euskal gramatikak hizkuntzaren entziklopedia bat izan nahi du. Batetik deskripzio klasikoa izango da: fonetika eta fonologia, morfologia, sintaxia eta abar. Horrekin batera, hain ohikoak ez diren gaiak ere agertuko dira: lexikografia, hizkuntzaren historia, hizkuntzaren jabekuntza, hizkuntzaren prozesamendua, euskararen egoera eta erabilera datuak eta abar.

   Deskripzioa maila desberdinetan egingo da: batetik, oinarrizko azalpenak, erraz ulertzeko modukoak; bestetik, azalpen teoriko sakonak (hauek artikulu gisa joan daitezke, edozein hizkuntzatan).

Gaiak aurkezteko, testuak erabiliko dira batez ere, baina horrekin batera grabazioak, mapak edota argazkiak ere izango dira.

   Horrez gain, beste atal batzuk ere izango ditu: zalantza txokoa, hizkuntza araudia, ondoko hizkuntzen (espainiera eta frantsesa, batez ere) eragina eta abar.

   Lana osatzeko iturriak izango dira Koldo Mitxelena eta Ibon Sarasolaren "Orotariko Euskal Hiztegia", euskal prosaren corpusak, EHUren "Ehulku" kontsulta datutegia, egun erabiltzen den prosa idatzia (liburuetan eta egunkari-aldizkarietan), eta bestelako aholku-zerbitzuak, besteak beste. Beraz, gaur egungo euskara mintzatuari buruzko informazio zabala izango da, eta historian ere oinarrituko da, euskal idazleek idatzi izan dituzten libururik aipagarrienetako datuak denen eskura jarriz.

   Formari dagokionez ere, euskal gramatika ez da ohiko gramatikak bezalakoa izango: hasteko, euskarria desberdina da, sarean jartzeko diseinatu baita eta, hortaz, gaiak beste modu batera landuko dira; nahi duenarentzat atal teorikoak izango ditu, eta arruntean gramatiketan ageri ez diren bestelako gaiak ere sartuko dira. Gainera, esan bezala, Interneten egongo da, guztion eskura.

   Bestalde, gramatikaren informazioa gurutzatua izango da proiektuaren beste atalarekin, hau da, hiztegiarekin. Egungo "Euskal Hiztegia" izena duen lan horrek maila ezberdinak izango ditu: egungo prosako (liburuak eta prentsa-aldizkariak) erabilera arruntean ageri diren hitzak; hitz teknikoak; gramatika hitzak eta Historiako informazio osagarria.

   Neurriari begiraturik, EHUko Euskara Institutuak landuko duen hiztegia "Orotariko Euskal Hiztegia"-ren parekoa da, baina handiagoa. Hiztegi hori lehenengo lekukotasun historikoetatik 1970era arteko bost milioi hitzek osatutako corpus batean oinarritzen da.

"EREDUZKO PROSA GAUR"

   Egungo "Euskararen Hiztegia" EHUk duen "Ereduzko Prosa Gaur" izeneko corpusean oinarritzen da (http://www.ehu.es/euskara-orria/euskara/ereduzkoa/). Ereduzko prosa gaur egungo egile onenen testu hautatuek eta prentsan argitaratutako artikuluek osatutako corpusa biltzen duen tresna elektronikoa da.

   Dagoeneko 25 milioi hitz biltzen ditu corpus honek. Beraz, neurriz handiagoa izango da, eta sarreren esanahiak, aldaerak, azpisarrerak eta milaka adibide bilduko ditu, eta egiazko euskara idatzi modernoaren erakusgarri paregabea izango da.

   Euskal gramatika eta hiztegiaren proiektuaren zuzendariak Pello Salaburu, Ibon Sarasola eta Patxi Goenaga EHUko katedradunak dira, eta beraiekin batera arituko den ikertzaile taldeko kide gehienak, Euskal Filologian eta Hizkuntzalaritzan adituak, EHUko irakasleak dira, nahiz parte hartuko duten EHUtik kanpoko ikertzaile batzuek ere (Deustuko Unibertsitatea, CNRS, AEBtako irakasleak eta abar).

   Proiektuaren lehenbiziko atalak, gramatikarenak alegia, Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren ikerketa proiektuetarako diru-laguntza lortu du, 320.000 eurokoa guztira. EHUren, Eusko Jaurlaritzaren eta beste erakunde batzuen laguntza ere jasoko du, eta sei urtean proiektu osoa bukatua izango dela aurreikusten da.





Presidencia EU
Terremoto en Haití
 
 
CHANCE
Foto: ep
jaime ya no es duque de lugo

La Infanta Elena y Marichalar, oficialmente divorciados


La Infanta Elena y Jaime de Marichalar están oficialmente divorciados. El pasado 21 de enero se inscribió en el Registro Civil de la Familia Real la sentencia del procedimiento de divorcio, por mutuo acuerdo, de su matrimonio, ha informado este martes la Casa Real en su página web.Ampliar

 


PORTALTIC.es
Foto: THQ
PS3 y Xbox 360

Análisis.- 'Darksiders' o si el apocalípsis llegase a Hyrule...


   Guerra. Nunca un nombre que encierra tanta tragedia sirvió tan bien para nombrar al protagonista de un videojuego. El primer jinete del Apocalipsis sigue los pasos de un tal Link en una aventura con la que THQ nos ha sorprendido nada más empezar el año: 'Darksiders'. Combates con espada, magia, objetos para resolver puzles, mazmorras temáticas, cofres, enemigos mastodónticos y un caballo. Pero no, no es 'Ocarina of time' ni 'Twilight Princess'.Ampliar

 


Economía y Finanzas

Foto: EP
Hasta ahora, "medidas paliativas"

Quintás pide "coraje" a las autoridades para ejecutar medidas "profundas"


El presidente de la Confederación Española de Cajas de Ahorros (CECA), Juan Ramón Quintás, estimó este martes que hasta el momento sólo se han adoptado "medidas paliativas" para mejorar la situación de España y reclamó "coraje" a las autoridades para que ejecuten las medidas "profundas" que son necesarias.Ampliar

 


EPSocial
Foto: Reuters
ayuda tras el terremoto

UNICEF agradece al Gobierno español los 10 millones aportados para Haití


El Fondo de Naciones Unidas para la Infancia (UNICEF) agradeció este martes al Gobierno español su aportación de 10 millones de euros para las actividades que esta agencia humanitaria está llevando a cabo en Haití para asistir a los damnificados por el terremoto del pasado 12 de enero.Ampliar

 


DEPORTES
Foto: Reuters
"feliz", por su trayectoria

Higuaín: "Si te relajas se va el tren"


El delantero del Real Madrid Gonzalo Higuaín reconoció que el tema de su renovación está sobre la mesa y que su "intención es seguir mucho tiempo", al tiempo que se mostró "feliz" por su buena trayectoria y sabedor de que en este club "si te relajas se va el tren" y no quiere "perderlo".Ampliar

 



www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press.
© 2010 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.