Euskadiren Eguna

Euskal kultura eta gastronomia protagonista otsailaren 13an Berlinalen

Euskal kulturak eta gastronomiak berezko tokia izango dute aurtengo Berlinale Zinemaldian, otsailaren 13a Euskadiren Eguna izango baita, Eusko Jaurlaritzak, Etxepare Euskal Institutuak eta Basque Culinary Center zentroak antolatuta. Aurretik, otsailaren 11n, Ruper Ordorikak kontzertua eskainiko du Berlinen.

Foto: Euskal kultura eta gastronomia protagonista otsailaren 13an Berlinalen (ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA)

"Konpromisoa" agertu du

Jaurlaritzak dio oraindik "bide luzea" gelditzen dela euskaldunen hizkuntza-eskubideen defentsan

Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak aitortu du oraindik "bide luzea" geratzen dela euskaldunen hizkuntza-eskubideen defentsan, eta Jaurlaritzaren "konpromisoa" agertu du arlo honetan aurrera egiten jarraitzeko.


Foto: EuskoTrenek eta EuskoTranek %30eko gutxieneko zerbitzuak izango dituzte ostegunean (EUSKOTREN)
Greba eguna

EuskoTrenek eta EuskoTranek %30eko gutxieneko zerbitzuak izango dituzte ostegunean

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietarako Sailak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako tranbien, trenen, autobusen eta funikularraren lanegunetako ohiko zerbitzuaren %30eko gutxieneko zerbitzuak bermatu eta eskainiko ditu, ostegun honetarako, otsailaren 9rako, EuskoTrenek eta EuskoTranek deitu duten greba dela eta.


Murrizketen aurka

Neiker zentroko ia ehun langile elkarretaratzeak egiten ari dira Derio (Bizkaia) eta Arkautiko (Araba) lantokietan

Neiker ikerketa zentroko ehun bat langile elkarretaratu dira aste honetako egun guztietan euren lantokien aurrean Derion (Bizkaia) eta Arkautin (Araba), administrazioak zein bere menpe dauden enpresa publikoek "Eusko Jaurlaritzatik jasaten ari diren murrizketen aurka".


Foto: Kirol Etxeak Bizkaiko 43 federazioak bilduko ditu (BIZKAIKO FORU ALDUNDIA)
Bizkaia Frontoiaren eraikinean

Kirol Etxeak Bizkaiko 43 federazioak bilduko ditu

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldu nagusia Kirol Etxea Bizkaiko kirol federazioen egoitza berria bisitatzen egon da gaur, Bilbon. Bizkaia Frontoiaren eraikinean dago, Miribillan, eta sei solairu ditu, bakoitza kolore batekoa. Guztira, 43 federazio biltzen ditu, eta horietatik 27k erabilera esklusiboko lokala dute, eta beste 16k denentzako bulegoak.


Foto: Antony, Bobby McFerrin eta Jamaican Legends, Donostiako 47. Heineken Jazzaldian (HEINEKEN JAZZALDIA)
Uztailaren 19tik 23ra

Antony, Bobby McFerrin eta Jamaican Legends, Donostiako 47. Heineken Jazzaldian

Donostiako 47. Heineken Jazzaldiko programazioaren lehen aurrerapenak Antony, Bobby McFerrin, Jamaican Legends (Sly & Robbie, Monty Alexander eta Ernest Ranglin), Yellowjackets, Ray Gelato, Marc Ribot, Ninety Miles (Stefon Harris, David Sánchez eta Nicholas Payton) eta Peter Evans bezalako artistak ezagutarazi ditu. Jaialdiaren 2012ko edizioa uztailaren 19tik 23ra izango da.


Azaroaren 16tik 23ra izango da

Zinebi 54ra lanak aurkezteko epea abuztuaren 15era arte dago zabalik

Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldiaren 54. edizioa martxan dago jada, eta abuztuaren 15era arte egongo da zabalik parte hartu nahi duten fikziozko eta animaziozko lanak eta dokumentalak aurkezteko epea, www.zinebi.como webgunearen bidez. Aurtengo edizioa azaroaren 16tik 23ra ospatuko da, antolakuntzak jakinarazi duenez.


Dantza ikuskizuna

Kukai eta Tanttaka taldeek "Hnuy Illa" daramate ostegunean Bilboko Arriagara

Foto: Kukai eta Tanttaka taldeek "Hnuy Illa" daramate ostegunean Bilboko Arriagara (ARRIAGA ANTZOKIA)

Kukai dantza konpainiak eta Tanttaka Teatroa taldeak Joseba Sarrionaindiaren "Hnuy illa nyha majah yahoo" (Zaindu zaitez yahoo maitea) liburuko zenbait olerkitan oinarritutako "Hnuy Illa" dantza ikuskizuna taularatuko dute ostegun honetan, otsailaren 9an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Bilboko Arriaga Antzokian.


Kontzertu akustikoa

Supersweet taldeak hasiko du ostegunean EHUko Gipuzkoako campusaren 2012ko kultur egitaraua

Foto: Supersweet taldeak hasiko du ostegunean EHUko Gipuzkoako campusaren 2012ko kultur egitaraua (EHU)

Supersweet talde donostiarrak hasiko du ostegun honetan, otsailaren 9an, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gipuzkoako campusak datozen hilabeteetarako antolatu duen kultura egitaraua. Emanaldia akustikoa izango da eta arratsaldeko 18:30ean hasiko da, Ignacio Maria Barriola zentroko auditoriumean, Donostian. Sarrera irekia eta doakoa da, EHUko iturriek jakinarazi dutenez.


 
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
El expresidente Nasheed y varios de sus partidarios, heridos por la Policía Banco CAM reconoce unas pérdidas de 2.713 millones en 2011 La secuela de Lobezno ya tiene fecha
Quiosco de revista

Arantxa Sánchez Vicario arremete contra sus padres: "Actuaban como auténticos cancerberos"


Las memorias de la ex tenista siguen dando muchísimo que hablar. Lecturas y Semana indagan en profundidad en Arantxa ¡Vamos! Memorias de una lucha, una vida y una mujer, un libro en el que Arantxa habla alto y claro de sus padres.Ampliar

 

 
este jueves en el congreso

Ana Mato concretará su 'Plan Personalizado' para víctimas de violencia machista


La ministra de Sanidad, Servicios Sociales e Igualdad, Ana Mato, concretará este jueves en su primera comparecencia en el cargo ante la Comisión de Igualdad del Congreso la iniciativa de crear un 'Plan Personalizado contra la Violencia de Género' que anunciara la pasada semana en la Cámara Baja.Ampliar

 

 
Copa de África

Costa de Marfil y Zambia protagonizarán la gran final


Las selecciones de Costa de Marfil y Zambia disputarán la final de la Copa de África 2012, tras vencer en semifinales a Mali y Ghana respectivamente, por lo que disputarán la gran final este domingo en Libreville, capital de Gabón, en un encuentro donde los marfileños parten como favoritos.Ampliar

 


www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.