Barrabés taldeak diseinu eskola bat abiatuko du Donostian

DONOSTIA, 24 Jul. (EUROPA PRESS) -

Barrabés taldeak Donostia aukeratu du Estatuko bere lehen diseinu eskola abian jartzeko. Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzitzaren (Donostiako Sustapen baltzuaren bidez) eta Gipuzkoako Aldundiko Kultura Sailaren laguntza izango du, lankidetza hitzarmen baten bitartez eskola ezagutarazten hasiko baitira. Lankidetza ekimen publiko-pribatua da, beste erakunde batzuk ere partaide moduan onartzeko prest dagoena, hala nola unibertsitateak, enpresak, ikerketa guneak eta bestelako erakundeak. Urtea amaitu arte 100.000 euro ezarri dituzte ekimenerako, hiru erakundeon artean ordaintzekoak.

Barrabés taldearen arduradunen ustez, "Donostiak dituen ezaugarriei esker, hiri aitzindaria eta erreferentziazkoa izan daiteke Europan balio erantsi handiko ekonomia diferentzial bat garatzeko, erdigunetzat sorkuntza, jakinduria, ekonomia esperientziala eta iraunkortasuna dituela".

Bi solairu hartuko ditu Santa Teresa komentuan, eta urtea amaitu aurretik bi prestakuntza modulurekin hasiko da. Datorren urterako, enpresa kudeaketa, kultura eta artea bateratuko dituen master bat dute proiektatuta.

Proiektuaren arabera, pixkanaka irakasleak eta kudeatzaileak etorriko dira, prestakuntza moduluak garatzeaz batera. Datozen ikasturtean eskainiko dituzten espezialitateen artean daude produktua diseinatzea, ikusizko diseinua, espazio diseinua, interakzio diseinua eta hirirako diseinua.

Ernesto Gasco Donostiako alkateordeak nabarmendu duenez, "prestakuntza, hezkuntza eta jakinduria zentro bat eramatea izan da Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzitzaren apustua. Santa Teresa komentua, Parte Zaharraren erdi-erdia, Diseinu Eskolaren egoitza moduan aukeratzeak hiriko alde hori aberasten du, hango kaleetan ezagutza foku bat kokatzean, eskaintza aberastuko baitu, soilik ostalaritzan eta turismoan zentratu gabe".

Nazioartekotasuna eta talentua elkartuko direla azpimarratu du, eta, hala, Smart Cities izeneko proiektuak iraun ahal izango du. "Sinergiak metatzen jarraitzea da helburua, irakaskuntzari lotutako jarduerak bultzatzeko", gaineratu du.

Alde horretatik, Denis Itxaso Kulturako diputatuak adierazi duenez, "Donostiak bere-bere dituen kultura eta ekonomia sofistikazioari esker, sormen industriara jotzen duten ikasleak nahiz profesionalak erakartzeko moduko helmuga bihurtzen da".

Leer más acerca de: