Gripeak behera jarraitzen du Euskadin, azken astean sei heriotza egon arren

Enferma, fiebre, gripe, mayor, neumonía
ATS - Archivo
Publicado 07/03/2018 13:38:45CET

BILBO, 7 Mar. (EUROPA PRESS) -

Gripeak jarraitzen du behera egiten Euskadin. Azken astean, 102,11 kasu egon dira 100.000 biztanleko, baina sei heriotza gehiago eragin ditu tarte horretan; epidemiaren hasieratik 77 hil egon dira.

Osasun Sailaren eta Osakidetzaren Zainketa Epidemiologikoaren-Mediku Jagoleen Sareak eginiko asteko azken txostenean jaso diren datuen arabera, otsailaren 26tik martxoaren 4ra artekoak, Larrialdi Zerbitzuetako eta Etengabeko Arretako Guneetako (EAG) asistentzia-jardueraren beherakada ere egiaztatzen da. Hala ere, altua izaten jarraitzen du.

Denboraldiaren hasieratik, gripeagatiko 1.910 ospitaleratzeren berri eman da; 376k (%19,7) larritasun-irizpideak izan dituzte; batez besteko adina 68,5 urte izan da. Guztira, 77 heriotza erregistratu dira, ospitaleratu diren kasu larri horien artean.

Eutsi egingo zaie Osakidetzak martxan dituzten errefortzurako giza baliabide eta materialei, bai eta "Euskadin gripea hasi zenetik egon den eguneroko koordinazio etengabeari ere, osasun-arreta egokia eta kalitatekoa bermatzeko".