168.260 kilo zabor bildu dira Getxoko jaietan zehar

Actualizado: jueves, 18 agosto 2011 15:06

BILBO, 18 Ago. (EUROPA PRESS) -

Getxoko Udalaren garbiketa zerbitzuek, guztira 168.260 kilo zabor bildu dituzte bertako jai nagusietan, Romokoetan, San Inazioetan eta Portu Zaharrekoetan, eta baita pasa den uztailaren 24an Aixerrotan ospatutako Paella Lehiaketa egunean. Hau da, iaz baino 3.230 kilo gehiago jaso dira, joan den urtean 165.030 kilo izan baitziren jasotakoak.

Daturik esanguratsuena Paella Txapelketan sortutako zabor kopuruari dagokiona da, egun bakar batean gainontzeko jai nagusietan baino hondakin kopuru handiagoa, bikoitza baino gehiago, batu baitzen.

Aurten Aixerrotan 114.040 kilo hondakin batu dituzte eta gainontzeko jaietan, aldiz, 54.220 kilo izan dira guztira bildutakoak; San Inazioko jaietan 15.460 kg, Romokoetan 13.200 kg, eta Portu Zaharrekoetan 25.560 kg.

Nabarmentzekoa da, baita ere, Aixerrotan aurten aurreko urtean baino 15.930 kilo zabor gehiago batu izana (98.110kg batu ziren iaz). Halere, Algortan, Romon eta Portu Zaharrean, kopuruak behera egin du 8.780 kilotan, 2010ean 63.000 kilo batu baitziren hiru auzoen artean.

Garbiketa zerbitzuek arretaz egin dute lan udalerriko ospakizun nagusietarako antolatutako jarduera berezian zehar eta horregatik jaiak ospatu dituzten auzoetako kaleak garbi egon dira jaiegunetako goizeko lehen orduetarako. Izan ere, helburu hori bete aldera Udalak bitarteko asko ipini ditu, tartean garbitze zereginetan jardun duen behargin kopuru handia.