171.345 enpresa daude EAEn 2011ko Euskal Estatistika Urtekariaren arabera

Actualizado: miércoles, 27 julio 2011 13:34

BILBO, 27 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskal Estatistika Urtekaria 2011 Eustatek argitaratu duen lana da, eta horren helburua 2011. urtean zehar Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia, gizarte, kultura, politika eta beste arlo batzuetan eman diren datu estatistiko garrantzitsuenak zabaltzea da. Lurralde historiko bakoitzeko datuak ere jasotzen ditu lanak, hango datuak inguruko beste batzuekin alderatzen direlarik.

Hain zuzen, argitalpen horretan, enpresei eta establezimenduei buruzko kapituluan, autonomia-erkidego honetan 171.345 enpresa daude eta horiek guztira 906.044 enplegu sortzen dituzte. Enpresa guztien artean, 86.814 daude Bizkaian, Gipuzkoan, ordea, 59.456 eta 21.000 Araban. EAEn jarduten dute 4.075 enpresek baina Estatuko gainerako autonomietan ere badaukate egoitza, hauek 104.485 enplegu sortzen dutelarik.

EAEko 191.057 establezimenduei dagokienez, enplegu-geruzarik ugaritsuena 3 langile baino gutxiagokoa izan da, 81 enpresak bakarrik dituzte 500 langile edo gehiago.

Gainera, 2009. urtean, EAEko BPGaren %66 zerbitzuen sektoreak ekarri zuen, %24,2 industriarenak, %9,1 eraikuntzak eta %0,6 nekazaritza eta arrantza sektoreak. BPG lurraldeka banatuz gero, %51,1 Bizkaian sortu zen, %32,6 Gipuzkoan eta %16,3a, berriz, Araban.

Informazioaren gizartea, familietan nahiz enpresetan, zehatz-mehatz jaso da Euskal Estatistika Urtekaria 2011 argitalpen honetan. Argitalpen honi esker dakigu 2010ean EAEko familien %61,4k ordenagailua zeukala etxean eta %90,1ek, berriz, sakelako telefonoa. Enpresetan, ordea, urte berean establezimenduen %76,5ek zeukan ordenagailu pertsonala, %69,9k Internet eta %81,7k sakelako telefonoa.

Liburuan, beste datu askoren artean, aktibotasun tasa eta langabezia tasa aipatzen dira. Atal horretan dakarrenaren arabera, 2010 urtean EAEko aktibotasun tasa eta langabezia tasa %55,9 eta %9,2 izan ziren hurrenez hurren. Lurraldei banan banan erreparatuz, ordea, Arabak du aktibotasun tasarik altuena (%58,1), gero Gipuzkoak (%56,5) eta azkenik Bizkaiak (%55,0).

Bataz besteko soldatei dagokienez, azken datuen arabera EAEko batez besteko errenta pertsonala 17.362 eurokoa izan da, 23.224 ? gizonezkoena eta 11.857 ? emakumezkoena. Lurraldeka begiratuz, aldiz, Gipuzkoak errenta pertsonal altuena du batez-besteko 17.488 ?-ko errentarekin, gero Bizkaiak 17.332 ?-ko errenta eta Arabak 17.190 ?-koa.

Osasun jarduerari buruzko ataletan ezarri da EAEko 44 ospitaletan 23.061 pertsonak egiten dutela lan, biztanle bakoitzak 1.034 euroko gastua sortzen duela, eta ospitaleetako sektoreko gastu osoa BPGren %3,5 dela. Ospitaleez kanpoko laguntza publikoari dagokionez, Euskal AEko 472 zentrotan 8.048 profesional daude; biztanle bakoitzeko gastua 249 ? da eta gastu osoa BPGren %0,78 da.

Biztanleei buruzko kapituluan azpimarratzekoa da Euskal Autonomia Eekidegoko jaiotza kopurua honakoa izatea: 1.000 biztanleko 9,6 jaiotza daude, Espainian ordea, 1.000 biztanleko 10,7 jaiotza daude. Lurraldeka, Gipuzkoak du jaiotza tasarik altuena (10,3), eta gero Arabak (10,2) eta Bizkaiak (9,1).

Hezkuntzari buruzko atalean azaltzen da 2010-2011 ikasturtean matrikulatuta zeuden 341.723 ikasleen artean 205.128k D ereduan ikasi dutela, 75.278k B ereduan eta 59.313k A ereduan.

Euskara eta kultura ere jasotzen dira aipatu liburuan, besteak beste, biztanleen bilakaera azaltzen da, euskara maila orokorraren, sexuaren, ama hizkuntzaren eta abarren arabera sailkatuta.