2011ko ekainean industriako prezioek %0,3 egin dute gora maiatzarekin alderatuta

Actualizado: jueves, 21 julio 2011 12:38

Aurreko urtearekin aldertuta %7,2koa izan da industriako prezioen igoera


BILBO, 21 Jul. (EUROPA PRESS) -

EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko industri prezioen indizea %0,3 igo da 2011ko ekainean aurreko hilabetearen alderatuz gero. Joan den urteari dagokionez, ordea, hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketak %7,2ko hazkundea izan du.

Sektoreka aztertuz gero, 2011ko ekainean, eta aurreko hilabetearen aldean, energia elektrikoan, gas eta lurrinean eman dira hazkuntzarik handienak (%1,8), gero material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa (%0,6) eta industria kimikoa (%0,5) izan dira igoerarik handiena izan dutenak, nahiz eta azken honek igoera txikixeagoa jasan. Prezioen beherakada handiena izan duten arloak, aldiz, erauzteko industriak (-%0,5) eta koke lantegiak eta petrolioa fintzekoak (-%0,2) izan dira.

Joan den urteko ekainetik urte honetakora bitartean, prezioen hazkunderik handienak energia elektrikoan, gasa eta lurrina (%19,2), koke lantegi eta petrolioa fintzekoetan (%17,7) eta elikagaien, edarien eta tabakoaren industrian eman dira (%8,2). Bestalde, prezioetan beherakada izan duen sektore bakarra erauzteko industrian eman da (-%8,3).

Ondasunei dagokionez, aldiz, eta aurreko hilabetearekin alderatuta, sektore guztietan igo dira prezioak. 2010-2011 urte artean, ordea, ondasunen multzo handi horien prezioek gorako bilakaera izan dute.