50 bat karabela portugaldar atera dira donostiar badiatik

Una medusa
Reuters
Actualizado: martes, 12 julio 2011 20:41

BILBO, 12 Jul. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Udalak karabela portugaldarren aurkako prebentzio sistema jarri du abian Badiako uretan. Marmoka hauen garbiketarako prestatutako hiru ontziak itsasora atera dira gaur eta 50 bat marmoka harrapatu dituzte, Hondartzen zinegotzia den Nora Galparsorok jakinarazi duenez.

Zinegotziaren esanetan, atzo Zurriola hondartzan dozena erdi ziztada arin izan ziren. Tamaina txikiko kalabera portugaldarrak ziren antza, kalteturiko igerilariak hondartzan bertan artatu zituzten eta ez zuten ospitalera joan beharrik izan.

Egoera honen ondorioz, Udal Gobernuak kasu hauetarako aurreikusitako prebentzio protokoloari ekin zion eta FCC enpresak, kontratutako administrazioa hain zuzen ere, Udalak bere zerbitzura dauzkan 3 ontziak ateratzea erabaki zuen.

Gaur 50 ale harrapatu ostean, Hondartza Sailak, Gurutze Gorriko itsas salbamentu zerbitzuekin elkarlanean, zainketa eta prebentzio sistemari eustea erabaki du, marmoka gehiago iritea ekiditeko.

Nora Galparsorok gogoratu duenez, karabela portugesa deritzon marmoken ziztada mingarriak dira, baina horiek erraz identifikatu daitezke, beti uraren gainean mantentzen baitira eta kolore lila-morea baitute.