Top-16ko laugarren jardunaldia

Aaron Jackson (Gescrap Bizkaia), Euroligako azken jardunaldiko 'MVP'

Aaron Jackson
Foto: EUROLEAGUE

BILBO, 10 (EUROPA PRESS)

   Aaron Jackson Gescrap Bizkaia Bilbao Basket taldeko antolatzailea izendatu dute Euroligako Top-16ko laugarren jardunaldiko 'MVP', Real Madrilen aurka joan den asteazkenean Bilbao Arenan lorturiko garaipenean (93-69) erakutsitako maila bikainagatik.

   Jacksonek bost puntu lortu eta lau asistentzia eman zituen partidako lehenengo laurdenean, talde bilbotarrak bere garaipena oinarritu zuen unean, 34-14ko partzialarekin, eta norgehiagoka denboraldiko zenbaki onenekin bukatu zuen: 15 puntu, bi jaurtiketa bakarrik huts eginez, hamar asistentzia, bi errebote eta lapurreta bat, 28 puntuko balorazioa lortuz.

   Antolatzaile estatubatuarra jardunaldian irabazi duten taldeen artean jokalaririk onena izan zen, eta Gescrap Bizkaiaren historian sari hau lortzen duen lehen jokalaria bihurtu da.

El vídeo comenzará después de 21 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Los Men in Black destronan a Los Vengadores El CICR confirma que las FARC liberarán al periodista galo el miércoles Gabi: "Juanfran ha demostrado que puede estar en la Eurocopa"

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.