Abaltzisketan egingo da aurtengo Gipuzkoako Eskola Txikien Jaia, ekainaren 12an

Actualizado: lunes, 2 mayo 2011 18:47

DONOSTIA, 2 May. (EUROPA PRESS) -

Gipuzkoako Eskola Txikien Jaia ekainaren 12an ospatuko da, Abaltzisketan, bertako Txalburu eskola eta herriko gurasoak antolatuta. Abaltzisketak 300 lagun pasatxo ditu, Txindokiren magalean kokatua dago eta bertako bizilagunei txalburu deitzen diete, eta horregatik eskola txikiak txalburu izena darama.

Proiektu txiki baina sendo honi jarraipena emateko, ekainaren 12an Eskola Txikien jaia antolatu dute Abaltzisketan. "Jaia eta ospakizuna etorkizuneko erronkekin uztartu nahi ditugu, ez baitugu ulertzen Abaltzisketarik eskola txikirik gabe", adierazi du Joxe Ramon Mujika jaiaren koordinatzaileak.

Gaur egun 27 eskola txiki daude Gipuzkoan, eta Eskola Txikietako Guraso Elkarteen Koordinakundeko buru Mikel Olanok ere herri txikien eta eskola txikien arteko lotura nabarmendu du: "Garbi dugu eskola txikia herri txikietako bihotza dela".