Abangoardia eta etorkizuna aztergai BCCren "Sukaldeko elkarrizketak" zikloan

Foto: BASQUE CULINARY CENTER
Actualizado: lunes, 16 febrero 2015 14:04
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 16 (EUROPA PRESS)

   Basque Culinary Centerrek (BCC) "Sukaldeko elkarrizketak" ekimena antolatu du martxoaren 9rako eta 10erako sukaldaritzaren abangoardia eta etorkizuna aztertuko dituzte, "Vanguardia, anticipando el futuro" (Abangoardia, etorkizunari aurrea hartuz) goiburuarekin, sukaldaritzako abangoardia eta etorkizuna aztertzeko xedearekin.

   Andoni Luis Adurizek, Juan Mari Arzakek, Joxe Mari Aizega BCCko zuzendariak eta Iñaki Martínez de Albeniz ekimenaren edukien zuzendariak egitarauaren bosgarren edizioa aurkeztu dute astelehen honetan. Aurtengo topaketan parte hartuko duten hizlarien, Vicente Todoli, Mikel Iurriaga (El Comidista), Genís Roca, Charles Spence (Oxfordeko Unibertsitateko katedraduna) eta Macarena Rey (Master Chef programaren produktorea) daude.

   "Urte askotako jarduera biziaren ondoren, gastronomiaren eta sukaldaritzaren etorkizunari buruzko eztabaida dugu egiteko. Eta 'Elkarrizketak' ekimena horretarako esparru ezin hobea da", adierazi du biltzarreko edukien zuzendari Iñaki Martínez de Albenizek, biltzarraren bosgarren edizioaren programa aurkezteko ekitaldian.

   Ekimena Basque Culinary Centerren izango da, martxoaren 9an eta 10ean, eta hainbat ikuspegitatik helduko zaio sukaldaritzaren abangoardia eta etorkizunaren gaiari, hala nola artearen, diseinuaren, teknologiaren eta komunikazioaren ikuspegietatik.

   Basque Culinary Centerreko zuzendari Joxe Mari Aizegak hizlarien maila handia goraipatu du. "Luxu bat da artearen, teknologiaren, ikerkuntzaren eta modaren munduetako pertsonaiek gastronomiari buruzko eztabaida honetan parte hartu nahi izatea", nabarmendu du.

   Hitzaldiak elkarri lotuta egongo dira eta interaktiboak izango dira. Gainera, zaindutako eszenaratzea izango dute, gastronomiari buruzko galderei erantzuteko eta kontzeptuetan sakontzeko, "gastronomiaren munduak gero eta galdera gehiago egiten baitio bere buruari".

EZTABAIDA

   Eztabaida "sutsua eta liluragarria" izango dela eta "adostasunak eta ezadostasunak erakutsiko" dituela adierazi du. Hizlarien artean egongo dira Genís Roca gizarte sareen alorreko adituak, Charles Spence Oxfordeko Unibertsitateko katedradun eta zentzumen aniztasunaren arloko munduko aditu nagusietako bat, Mikel Iturriaga 'El Comidista' ezizenez ezaguna eta gastronomiari buruzko blogari nabarmena eta Macarena Rey 'Masterchef' telebista saio arrakastatsuaren ekoizlea.

   "Sukaldeko elkarrizketak" ekimena 2007an sortu zen, diziplina anitzeko ezagutzen arteko zubiak eraikiko zituen nazioarteko biltzarra izateko asmoz. Euro Toques sukaldarien nazioarteko elkarteak -18 lurraldetako 3.500 sukaldari baino gehiago hartzen ditu barne- eta Basque Culinary Centerrek bultzatutako behatokia da. Bertan, munduko aditurik ospetsuenek hartzen dute parte, giro lasaian, orokorrean elkarri bizkarra emanda dauden zientziaren eta artearen arloko diziplinen artean sinergiak sortzeko.

   Aurtengo edizioa Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostiako Udalak eta Donostia Turismok sustatu dute, eta honako babesle hauek ditu: Heineken, Martiko, Pescado de la Rula de Avilés konfiantza-marka, Covap, Balfegó, Vestuario Laboral Monza, Bodegas Murua, Café Dromedario, Asociación Bodegas Innovadoras del Bierzo "Autóctona" eta El Cuarto del Reguerón / Delsoto. Biltzarreko hornitzaile ofiziala, berriz, Makro da.