Abenturazaleek hainbat garraiobide erabilita munduan zehar egin dituzten hiru birak kontatuko dituzte Abadiñon (Bizkaia)

Actualizado: miércoles, 2 marzo 2011 18:05

BILBO, 2 Mar. (EUROPA PRESS) -

Abadiñoko Udalak (Bizkaia) antolatutako "Bidaiatu Tan Tan" bidaia-programaren bigarren edizioa hasiko da bihar. Bertan, abenturazaleek belaontzia, bizikleta eta beste garraiobide batzuk erabilita munduan zehar egin dituzten birak kontatuko dituzte.

Hitzaldien zikloa hasteko, Durangaldeko (Bizkaia) Urdin Ugartek eta Izaro Martinezek "1.000 milla" hitzaldia emango dute, bihar. Zikloan zehar, Egoi Urkiza eta Rasa Varnaite, Lorea Ortiz, Azibar Villa eta Maite Ibaibarriaga abenturzaleek ere hitz egingo dute, Abadiñoko Udaletik adierazi dutenez.

Biharko saioan, Urdin Ugartek eta Izaro Martinezek 20 hilabetetan 20 herrialdetan barrena egindako bizikleta bidaia kontatuko dute. Bestetik, Galdakaoko (Bizkaia) Egoi Urkiza eta Rasa Varnaite haren bikote lituaniarrak "Ragaine II" belaontzian egin zuten bidaia kontatuko dute, martxoaren 10ean; belaontzia Andrius Varnas ontziko kapitainak eraiki zuen.

Martxoaren 17an, Abadiñoko Azibar Villa eta Maite Ibaibarriaga bikotekideek Thailandiako hirietan eta herrixketan bizitako esperientzia kontatuko dute, eta martxoaren 24an, Lorea Ortiz kazetari durangarrak hainbat garraio erabilita munduan zehar egindako bira kontatuko digu.

Txanporta Kultur Etxean izango dira hitzaldiak, arratsaldeko 19:00etan, dohainik. Zikloak apirilean jarraituko du, hilabete horretako programa oraindik amaitu gabe dagoen arren.