Abian da Bilboko bederatzi udal parketan txakurren aisialdirako guneak egokituko dituen proba pilotua

Perros
EP
Actualizado: martes, 1 marzo 2011 12:54

BILBO, 1 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak jarri du martxan takurrenganako sentsibilizazioa bultzatzeko garatutako kanpaina. Programaren helburua da bederatzi udal parketan 60.000 metro koadro egokitzea txakurrak eta haien jabeak aske ibil daitezen, Udal bilbotarretik gogoratu dutenez.

Bilboko Udalak jakin badaki jabeek animalien kakak ez jasotzeak herritarrengan errefus handia eragiten duela eta horregatik, jabeak gizalegez aritzea eta txakurren kakak jaso eta zakarrontzira botatzea bultzatu nahi du. Horretarako, sentsibilizazio kanpaina bat prestatu du animalien aldeko elkarteekin eta parkeko erabiltzaile taldeekin; kanpainaren bidez, txakur aztarna berde bat duen txapa bat emango dio gizalegez bere txakurraren kakak jasotzen dituen bakoitzari.

Proba azarotik maiatzera -19:00etatik 11:00etara- eta ekainetik urrira -20:00etatik 11:00etara- garatuko da honako parkeetan: Miribilla, Eskurtze, Amezola, Doña Casilda, Europa, Etxebarria, Azoka (Zorrotza), Sarriko eta Ibaieder (La Peña). Edonola ere, proposamena hiriko gainontzeko parkeetara ere irekita dago. Egokitutako guneak ez dira hesiz inguratuko baina seinale informatiboak jarriko dira parke guztietan.

Animalien jabeek edota laguntzaileek ordenantzan ezartzen diren neurri guztiak bete beharko dituzte. Horrela, animaliek mikrotxip bat eramango dute identifikatzeko, eta jabea da bere animaliak eragiten dituen kalte, ordain eta eragozpenen erantzulea; jabeak jasoko ditu zakurrak bide eta espazio publikoetan egindako kakak. Animaliak lotuta eraman beharko dira bide eta espazio publikoetan, aipatutako parkeetan egokitutako guneetan ez ezik (ezarritako ordutegietan).

Gainera, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak lotuta eta muturrekoarekin eraman behar dira uneoro. Horrez gain, horrelako animaliak daramatzan pertsonak arriskutsuak izan daitezkeen animaliak eramateko baimena eraman beharko du gainean eta baita zakur hori Udalaren APA erregistroan dagoela ziurtatzen duena papera ere.

Neurri horiez gain, oro har animaliak babestera zuzenduta dauden beste debeku hauek ere jasotzen ditu ordenantzak: animaliei tratu txarrak ematea, animaliak abandonatzea, justifikaziorik gabeko sufrimenduak eragiten duen edozein jarduera eginaraztea, animaliak saltzea, salmenta ibiltaria, edota animaliak bide publikoan uztea.

Programa pilotuak sei hilabete iraungo du eta ondoren, Udalak lortutako emaitzak aztertuko ditu Bilboko animalien aldeko plataforma ezberdinekin- ANAC, ASAAM, PACMA EUSKADI, AEAE, ANIMALIAK, PROVIDA ANIMAL, APASOS, ACCIÓN ANIMIALISTA- parkeetako erabiltzaileekin, Herritarren Segurtasunerako zerbitzuarekin, Barrutiko Kontseiluekin eta garbiketako udal zerbitzuarekin.

Zerbitzu horien bidez, herritarrek iradokizunak helarazi ahal izango dizkiote Udalari eta horrek, jasotako informazio guztiarekin programaren egokitasuna aztertu eta dagozkion neurriak ezarriko ditu.