Abian dira UEUren Baionako udako ikastaroak

Hizkuntzalari Euskaldunen III. Topaketekin hasi dira ikastaroak Baionan
UEU
Actualizado: martes, 4 julio 2017 10:28

BILBO, 4 (EUROPA PRESS)

Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) 45. udako ikastaroen baitan Baionan egingo diren ikastaroak hasiko dira astearte honetan, uztailaren 4an, Iruñetik eta Eibarretik igaro ondoren. Hain zuzen, Hizkuntzalari Euskaldunen III. Topaketekin hasi dira Baionako udako ikastaroak. Iker euskara eta euskal testuen ikerketa zentroan egingo dira topaketak.

Halaber, UEUk jakinarazi duenez, asteartean eta asteazkenean, "Testu pragmatikoen itzulpena fr-eu konbinazioan" eta "Hizkuntza praktika ekologikoak haurren hezkuntzan" ikastaroak egingo dira, Ereintza AEK euskaltegian.

Gainera, asteazkenean eta ostegunean, "Frantses Iraultza garaiko
hizkuntza politikaren ondorioak Ipar Euskal Herrian" (Iker zentroan) eta "Talde dinamizazioa: hezkuntza herritarra eta bizipenetan oinarritutako metodologia" (Ereintza AEK euskaltegian) ikastaroak egingo dira, eta Baionako eskaintza bukatzeko, "Euskara gaitasuna lantzeko tailerra" egingo da ostegunean Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) egoitzan.