Aburtok baieztatu du "Estatuko zinegotzi bat" atxilotu dela bere bikotea jotzea leporatuta

Actualizado: miércoles, 24 agosto 2016 14:26

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

Bilboko Alkatea den Juan Mari Aburtok, asteazken honetan adierazi du pasa den gauean Bizkaiko hiriburan "Estatuko herri bateko zinegotzi bat" atxilotu dela, genero indarkeria leporatuta, ustez, bere bikotea erasotu duelako.

Aburtok zehaztu du gertakaria asteazken honetako goizaldeko 03:55etan gertatu dela, Esperanza eta Sendeja kale inguruetan. Ustezko erasotzailea atxilotu ahal izan da "herritarren laguntza eta poliziaren ekintzen laguntzari esker".

Halaber, Bilboko Alkateak azpimarratu du ustezko "genero indarkeria" kasu hau "larriagoa" dela, "Estatuko herri bateko zinegotzia" delako. Alkateak ustezko erasotzailearen daturik ez ditu argitaratu: "Benetan garrantzitsuena dena, bikotea jo duela da".