Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 02/09/2010 11:38

Abuztuan 3.461 langabe gehiago zeuden EAEn eta kopurua osoa 129.293 lagunekoa da

   Guztira 3.461 langabe gehiago zenbatu ziren joan den abuztuan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) uztailarekin alderatuta. Modu honetan, langabeen kopuru osoa 129.293 lagunekoa da EAEn, Espainiako Lan Ministerioak gaur jakinarazi dituen datuen arabera.

   Zehazkiago, joan den abuztuan, langabeen kopurua %2,75 igo zen uztailarekin konparatuta. Halaber, 2009ko abuztuarekin alderatzen bada, 8.975 langabe gehiago daude, hau da, %7,46ko igoera.

   Lurralde historikoka, Bizkaian 70.747 langabe zeuden abuztuan. Horrela, hil arteko hazkundea %2,59koa izan da (1.784 langabe gehiago), eta urte artekoa %7,74koa (5.086 gehiago).

   Gipuzkoan, langabeen kopurua 38.728 lagunekoa zen abuztuan, uztailean baino 720 gehiago (%1,89) eta 2009ko abuztuan baino 2.117 gehiago (%5,78) zenbatu ondoren. Araban 19.818 langabe zeuden joan den abuztuan, hots, uztailean baino %5,07 gehiago (957 langabe gehiago) eta 2009ko abuztuan baino %9,83 gehiago (1.773 lagun).

   EAEn joan den abuztuan zenbatu ziren langabe guztietatik 62.792 gizonezkoak ziren, eta 66.501 emakumezkoak. Gainera, 10.377 langabe 25 urtetik beherakoak ziren, eta 118.916 adin horretatik gorakoak.

   Sektoreka, langabeziaren hazkunderik handiena abuztuan Zerbitzuetan izan zen, aurreko hilean baino 1.911 langabe gehiagorekin. Halaber, 980 langabe gehiago zenbatu ziren Industrian, 688 gehiago Eraikuntzan eta 24 gehiago Nekazaritzan. Aitzitik, Aurreko enplegurik gabeko kolektiboan 142 langabe gutxiago izan ziren.

   Azkenik, EAEn 48.119 kontratazio egin ziren joan den abuztuan, hau da, uztailean baino 20.957 gutxiago (%30,34ko jaitsiera) eta 2009ko abuztuan baino 2.869 gehiago (%6,34ko igoera). Kontratu horietatik guztietatik 45.867 aldi baterako izan ziren eta gainontzekoak mugagabeak.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 La ola de frío se agudizará el fin de semana Sobresaliente 'Cum Laude' para la tesis de Camps

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.