Adinekoek izaten dituzten istripuen %92 erorikoak dira eta 150 bat heriotza eragiten dituzte

Adinekoen istripu gehienak, erorikoak
Foto: SANITAS RESIDENCIAL
Actualizado: lunes, 2 marzo 2015 14:38
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

GASTEIZ, 2 (EUROPA PRESS)

   Adineko pertsonek pairatzen dituzten istripu guztien artetik %92 erorikoak dira, eta urtean 4.500 ospitaleratze eta 150 heriotza inguru eragiten dituzte. Gainera, 64 urtetik gorako pertsonek, emakumeek gehienbat, urtean eroriko bat edo gehiago izaten dute etxe barruan edo inguruan.

   Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendari Miren Dorronsoro Eusko Legebiltzarraren Osasun Batzordean izan da astelehen honetan, adineko pertsonen ezbehar tasari buruzko txosten bat aurkezteko. Datuek erakusten dutenaren arabera, hainbat esku hartze egin beharra dago istripuon ondorio larriak saihesteko.

   Horrela, Dorronsorok nabarmendu duenez, Euskadin 64 urtetik gorako pertsonen erdiak, emakumeek gehienbat, urtean izaten dituzten istripuen %92 erorikoak izaten dira. Horien ondorioz, 13.500 artatzen dituzte larrialdietako zerbitzuetan, bai osasun zentroetan bai ospitaleetan. Horietatik, 4.500 ospitaleratu behar izaten dituzte, eta zoritxarrez, 150 hiltzen dira pairatutako lesioen ondorioz.

   Hainbat azterketek egiaztatu dutenez, erorikoek heriotza gehiago eragiten dituzte zirkulazio istripuek baino, eta erortzen den lau lagunetatik batek mugikortasuna eta independentzia murrizten dizkioten lesioak pairatzen ditu, bai eta goiz hiltzeko arriskua handitzen dutenak ere.

   Halaber, eroriko gehienak etxe barruan edo inguruan gertatzen dira, eta lotuta daude etxeko eta eguneroko bizitzako jarduerekin, hala nola nork bere burua zein etxea garbitzearekin, janariak prestatzearekin edo etxe barruko eta kanpoko joan-etorriekin.

   Euskadiko 64 urtetik gorako biztanleen bilakaera demografikoa ikusita, laurden batek baino gehiagok (%26,5) adin hori gaindituko du 2026rako. Orobat, gehiago izango dira 90 eta 100 urteko pertsonak, eta ondorioz, askoz gehiago izango dira istripuak.

   Modu honetan, Osasun Sailak "Asko duzu ibiltzeko, eroriko batek ez zaitzala geldi" izeneko gida argitaratu du, euskaraz eta gaztelaniaz. Adinekoek erorikoak etxe barruan zein kanpoan prebenitzeko aholkuak daude jasota gidan. Adinekoei osasuna eta bizi kalitatea zaintzen laguntzeko hainbat gomendio jasotzen ditu gidak, eta 2013-2020 aldirako Osasun Planean dago jasota.

   Egoera horiek saihestea da gida hau eta tailerrak abian jartzeko arrazoia; izan ere, bi laguntza tresna horiek helduentzat garrantzitsuak direla uste du Dorronsorok, prebentzioa delako lesioak saihesteko modurik onena. "Erorikoak prebenitu egin daitezke", esan du.

HIRU ALDERDI

   Gidak hiru alderdiri buruzko gomendio praktiko eta errazak ematen ditu oso modu bisualean. Alde batetik, ingurune hurbilean zaindu beharrekoak daude, besteak beste, hainbat aholku eta aldaketa etxerako eta kalerako. Bigarrenik zaintza pertsonalak daude, besteak beste, oinetakoek, oinak zaintzeak, ikusmenak edo entzumenak zer garrantzi duten aipatzen da, bai eta gaixotasun jakin batzuek eta botikek erorikoak gertatzeko izan ditzaketen ondorioak ere.

   Hirugarren alderdia jarrera higienea da. Atal honetan hainbat gomendio biltzen dira eskailerak nola igo eta jaitsi, aulki batean nola eseri eta altxatu zein ohean nola sartu eta jaiki azaltzeko. Azkenik, erorikoa izanez gero zer egin behar dugun ere aholkatzen da.

   Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak prestatutako gidak 60.000 ale ditu oraingoz, eta Osasun Sailaren eta Osakidetzaren webguneetan ere eskuragarri egongo da.