Adingabe bat atxilotu dute Bilbon, haxixarekin eta marihuanarekin harrapatu ondoren

Actualizado: jueves, 24 julio 2014 17:16

BILBO, 24 Jul. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 17 urteko gizonezko bat atxilotu zuten asteazken goizean Bilbon, osasun publikoaren kontrako delitu baten ustezko egilea delakoan, haxixarekin eta marihuanarekin harrapatu baitzuten, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Asteazken goizeko 11:00ak aldera, Ametzolan zaintza lanak egiten ari zen patruila bateko kideek ikusi zuten inguruko plaza batean zeuden zenbait gazte susmagarri jarduten hasi zirela beraiek han zeudela ohartzean, eta tokitik berehala alde egin zutela. Ertzainek harrapatu eta identifikatu egin zituzten, eta substantzia estupefazienteen kopuru handia aurkitu zioten gazteetako bati.

Zehazki, 17 urteko susmagarriak 16 haxix zati zeramatzan, banaka bilduta, bai eta marihuana zuten lau poltsa, droga txikitzeko gailu bat eta dirua ere. Beharrezko egiaztapenak egin ondoren, atxilotu eta, jarraian, poliziaren egoitzaraz eraman zuten, beharrezko izapideak egiteko eta, ondoren, Adingabeen Fiskaltzaren esku jartzeko.