Adingabe baten aurkako sexu eraso batekin zerikusia duelakoan, 20 urteko gizonezko bat atxilotu dute Tolosan

Actualizado: lunes, 20 febrero 2017 12:10

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

Tolosan larunbat gauean gertatu omen zen adingabeko neska baten aurkako sexu erasoarekin zerikusia duelakoan, 20 urteko gizonezko bat atxilotu zuten igande gauean Gipuzkoako udalerrian, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Atxiloketa igande gaueko 22:00etan izan zen, 16 urteko neskato batek igande goizean aurkezturiko salaketaren ondoren Ertzaintzak hasitako ikerketaren baitan. Atxilotua datozen orduetan eramango dute epailearengana.