Ainara LeGardon, Jaime de los Ríos eta Eneko Gil, Wroclaw hirira udan

Hiru artistak, Paya eta Goenagarekin
Foto: ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA
Actualizado: martes, 26 mayo 2015 13:25

DONOSTIA, 26 (EUROPA PRESS)

   Ainara LeGardon musikariak, Jaime de los Ríos media artistak eta Eneko Gil dantzariak Poloniako Wroclaw hirian egonaldi artistiko bana egiteko aukera izango dute uda partean, DSS2016EUk eta Etxepare Euskal Institutuak bigarren urtez sustatutako deialdiari esker.

   Donostia 2016 gunean egindako prentsaurrekoan aurkeztu dute aurtengo deialdia. Bertan izan dira Xabi Paya Donostia 2016ko Kultur zuzendariak Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendaria eta hiru artistak.

   Mugikortasuna, kulturen arteko elkarrizketa eta nazioarteko elkarlana bultzatzeko asmoz sortutako deialdira sorkuntza arlo anitzetako egitasmoak aurkeztu ahal zirela gogorarazoi dute -arte eszenikoak, musika, literatura, arte plastikoak, ikus-entzunezkoak-, bai eta diziplina arteko proposamenak ere, betiere Wroclaw/Donostia 2016ko Europar hiriburutzetako ildoekin loturiko proiektuak izanik.

   Aurten hautatuak izen diren hiru artistek euren egitasmoak azaldu dituzte prentsaren aurrean. Ainara LeGardon musikariak Donostia eta Wroclaw hirietako soinuak jasoko ditu "gidoi entzungarri bat" sortuko du; ondoren haren interpretazioa eskainiko du, eta esperientzia testu batean jasoko du.

   Bestalde, Jaime de los Ríos media artistak "zubi digital, kolektibo eta irekia" sortuko du bi hirien artean, Twitter plataforma oinarri hartuta, eta Eneko Gil dantzariak Schulz idazle, margolari eta artista grafiko poloniarraren bizitza eta obra gorpuztuko ditu euskal dantza tradizionala eta garaikidea uztartzen dituen dantza-solo batean.

   Agerraldian, Payak eta Goenagak horrelako joan-etorriko bidaien garrantzia azpimarratu dute, "euskal egileei ate berriak zabaltzen dizkietelako". Gainera, aurtengo egoitza programan hautatutako hiru artistak eta iazkoan egitasmoak gauzatu zituzten Matxalen de Pedro, Maialen Sarasua eta Goiatz Labandibar sortzaileek Wroclaweko Europako Kultura Hiriburutzak Donostia 2016ko Hazitegiak programaren babesarekin antolatutako BASK jaialdian parte hartuko dute uztailean, nork bere proiektua aurkeztuz.