Akitania-Euskadi euroeskualdeak 2014-2020 aldirako proiektu estrategikoa ezarriko duen hausnarketa prozesua abiarazi du

Actualizado: jueves, 16 enero 2014 14:09
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 16 (EUROPA PRESS)

   Akitania-Euskadi euroeskualdeak hausnarketa prozesu bat hasi du, 2014-2020 aldirako proiektu estrategikoa ezartzeko asmoz. Proiektuak euroeskualdean garatu beharreko lehentasunezko ardatz estrategikoak zehaztuko ditu, eta lurralde mailako lankidetzako eragile guztiei eta euroeskualdeari berari zerbitzua ematera bideratuta egongo da.

   Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzako iturriek adierazi dutenez, Akitania-Euskadi euroeskualdeak bertako eragile ekonomiko eta sozial ugarien (publikoak zein pribatuak eta gaur egun euroeskualde barruan lan egiten dutenak zein lan egiten ez dutenak) eta lurralde mailako lankidetzan interesa izan dezaketen gainerako eragile guztien iritzia ezagutu nahi du.

   Hori dela eta, Akitania-Euskadiko lurralde mailako lankidetzaren ahalmenei eta euroeskualdeak betetzen duen rolari buruzko lehen inkesta prestatu da, parte hartzaileen esperientzia "oso lagungarria" izango delakoan euroeskualdeko lurralde mailako lankidetzaren garapenerako etorkizuneko estrategia zehazteko garaian. Galdetegia on line da eta helbide honetan egin daiteke: https://adobeformscentral.com/?f=70vq6X-8sT7P9-ceFizZtg