Alaine Agirrek eta Jasone Osorok "Harrak berbetan" literatur saioa eskainiko dute ostiralean Bermeon

Osoro eta Agirre
BERMEOKO UDALA
Actualizado: miércoles, 1 marzo 2017 14:47

BILBO, 1 (EUROPA PRESS)

Alaine Agirre eta Jasone Osoro idazleen arteko "Harrak berbetan" literatur saioa izango da Bermeoko Udal Liburutegian ostiralean, martxoaren 3an, arratsaldeko 19:00etan. "Bi idazleek, hitz egiteaz gain, jolastu ere egingo dute, probokazioari tarte eginez, saio erakargarri batean", Bermeoko Udalak jakinarazi duenez. Sarrera dohainik izango da.

"Harrak berbetan" 2016ko maiatzaren 6an estreinatu zen, Donostia Kulturak antolatzen duen Literaktum literatura jardunaldien baitan. Agirreren eta Osororen arteko elkarrizketa formatua izan zuen, eta lehenengo saio horretan Jasonek Alaine elkarrizketatu zuen. Harrera ikusita, saioaren ibilbidea luzatzea pentsatu zuten. Hala, egiten den lekuaren arabera moldatzen dute saioa.

Bi egileen arteko elkarrizketa izango da "Harrak berbetan" saioa, Alaine Agirreren "X hil da" eta Jasone Osororen "12etan bermuta" liburuak ardatz hartuta. Bestelako gaiak ere jorratuko dituzte: emakume izatea, literatura, askatasun pertsonala, erreferentzia musikalak eta literarioak, adikzioak. Inprobisazioari eta probokazioari lekua utziz, hitzak eta musika azalduko dira ikuskizunean, eta bi egileek euren testuen irakurketa ere egingo dute.