Albert Oehlen pintore alemanaren lanak izango dira ikusgai Guggenheim Bilbao Museoan

Actualizado: jueves, 20 octubre 2016 18:11

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

Guggenheim Bilbao Museoak "Albert Oehlen: Irudiaren atzean" erakusketa eskainiko du ostiral honetatik, urriaren 21etik, 2017ko otsailaren 5era bitartean. Erakusketa azken hamarkadetan gehien eragin duen margolarietako baten eta gerraosteko Alemaniako artista polemikoenetako baten "adierazpen artistiko argia" da. Petra Joos izango da erakusketaren komisarioa.

Erakusketaren aurkezpenean Juan Ignacio Vidarte museoko zuzendariak eta artistak berak azaldu dutenez, egile alemanarentzako "askatasun artistikoa" da gai nagusia, eta hori ikus daiteke mihisearekin lanean hastean erakusten duen "ausardian"; izan ere, "iraganaren hiztegia gordetzen duten eta berria baina ezaguna den zerbaiten sentsazio bitxi eta paradoxikoa sortzen duten teknika berriak erabiltzen ditu".

Bere lanarekin, Oehlen-ek "pinturaren heriotzari buruz XX. mendearen bigarren erdian piztu eta errepikatzen den eztabaida sustatu du", eta hori, hain zuzen ere, pintatuz egiten du, eta pintura adierazpen baliabide gisa erabiliz.

Erakusketak "zenbateraino ikusteko gai garen arakatzen du". Hasieran serieak formalki ezberdinak badira ere, bateratzen eta erlazionatzen dituen nukleo komun bat dute, serie baten eta bestearen arteko loturen trukea eraginez.

Albert Oehlen-ek (Krefeld, Alemania, 1954) gaur egungo pintura jorratzen du, eta horretarako askotariko teknikak erabiltzen ditu, sorburua publizitatearen industrian, espresionismoaren pintzelkadan, surrealismoaren keinuan eta ordenagailuz sortutako irudietan dutenak.

Azken urteetan, bere pinturetan, berak gai nagusitzat jotzen duena garatu du: "askatasun artistikoa". Askatasun hori argi ikus daiteke mihise lanari iraganeko kutsua gordetzen duten teknika berriak erabiliz ekitean erakutsitako ausardian. Teknika horiei esker "berria baina ezaguna" den zerbaiten "sentsazio bitxi eta paradoxikoa eragiten du".

"Albert Oehleni ez dio axola ez bere lanen esanahiak, ez ikusleek egiten duten interpretazioak, ezta publikoaren konplizitateak ere; mihise zuri baten aurrean jartzen den bakoitzean zerbait desberdina esperimentatzen eta sortzen saiatzen da besterik gabe", adierazi dute.