Aldaketa gutxi espero dira eguraldian asteazkenerako

Aldaketa gutxi
EUSKALMET
Actualizado: martes, 15 enero 2013 17:53

BILBO, 15 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, urtarrilaren 16an, aldaketa gutxi espero dira. Tenperatura maximoak gradu pare bat igoko dira, baina gainerakoan egoera apenas aldatuko den. Hirugarren egunez jarraian euria izango dugu hizpide, eta zaparradak botako ditu ia etengabe, nahiz eta asteartean baino zertxobait gutxiago egin. Gainera, mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizeak zakar joko du.

Tenperatura apur bat igoko da, elur-maila bezala, eta 1.200-1.400 metrotik gora egingo du elurra. Hiriburuetan, Bilbon 8 gradu espero dira gutxienez eta 12 gehienez, Donostian 7 gutxienez eta 12 gehienez, Gasteizen 2 gutxienez eta 8 gehienez, eta Iruñean 4 gutxienez eta 10 gehienez.

Itsasoan mendebal-osagaiko haizea ibiliko da 6-7ko indarrarekin; egunaren amaieran ekialdera egingo du eta 4-5eko indarra hartuko du. Itsaso zakarra edo oso zakarra izango da, eta egunaren amaieran itsaski handia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu lehen eta azken orduetan, eta hiru metro ingurukoak gainontzeko orduetan. Itsasgorak 6:43an eta 19:10ean izango dira, eta itsasbeherak 00:24an eta 12:57an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikus-eremua bat eta lau kilometro artekoa izango da.