Alerta laranja asteartean kostaldean, 5-7 metroko olatuek eta marea biziek bat egingo dutelako

Olatuak Bermeon
Europa Press
Actualizado: lunes, 27 febrero 2017 18:19

BILBO, 27 (EUROPA PRESS)

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja aktibatuko du itsasertzeko arriskuagatik asteartean, otsailaren 28an, 04:00etatik 8:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Era berean, alerta laranja aktibatuko du nabigaziorako kostako lehenengo bi milietan 03:00etatik 00:00etara. Izan ere, 5-7 metroko olatuak hel daitezke kostaldera eta, gainera, marea biziekin bat egin dezakete.

Euskalmet Euskal Metereologia Agentziaren arabera, Ozeano Atlantikoan Britainia Handiaren ipar-mendebaldean kokatutako depresio sakon bat olatu handiak ari da sortzen, eta euskal kostaldera hondoko itsas moduan iritsiko dira, astelehen honetan, azken orduetan, eta bereziki asteartean.

Olatu handien iritsierak bat egingo du marea biziekin. Lehen itsasgora 05:40ean izango da, 4,76 metroko itsas mailarekin eta 6,7-7,3 metro arteko gainditze indizearekin. Bigarren itsasgora 18:00etan izango da, 4,52 metroko itsas mailarekin eta 6,7-7,4 metro inguruko gainditze indizearekin.

Azken finean, Segurtasun Sailak iragarri duenez, bihar, hilaren 28an, asteartean olatu handiak iritsiko dira euskal kostaldera, eta marea biziekin bat egingo dutenez, itsasaldean arriskua sor daiteke itsasgorekin batera, olatuak 5-7 metro ingurukoak izan daitezke eta.