Alex Angulo omenduko dute asteazken honetan Bilboko Campos Eliseos antzokian

Alex Angulo
Foto: Europa Press
Actualizado: martes, 22 julio 2014 13:54
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

   Alex Angulo aktore bizkaitarrak adiskide, senide eta arte eszenikoen lankideen omenaldia jasoko du asteazken honetan, uztailaren 23an, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, ordu bateko inguruko iraupena izango du, publikoari irekita egongo da eta  "xumea izango da, berari gustuko litzaiokeen bezala".

   Erandion (Bizkai) jaiotako aktorea igande arratsaldean hil zen, Errioxako Fuenmayor herri inguruan, filmatzen ari zen "Bendita calamidad" pelikulara zihoala auto istripua izan ondoren.

   Campos Eliseos antzoki arduradunek jakinarazi dutenez, asteazkeneko omenaldia Ramon Barea aktore bilbotarrak gidatuko du, eta irekita egongo da adiskideek eta nahi duen orok zendutako aktorearen omenezko hitzak adieraz ditzaten.