Alex de la Iglesiaren "La chispa de la vida" filma aurrestreinatuko du bihar Bilbon Euskadiko Filmategiak

Alex de la Iglesiaren "La chispa de la vida" aurrestreinatuko da
Tornasol Films
Actualizado: martes, 29 noviembre 2011 17:33

BILBO, 29 Nov. (EUROPA PRESS) -

Euskadiko Filmategiak Alex de la Iglesia zinemagile bilbotarrari Baionan, Bilbon, Donostian eta Gasteizen eskaintzen ari zaion atzera begirakoaren baitan, "La chispa de la vida" filmaren mundu mailako aurrestreinaldia egingo da AlhondigaBilbao zentroan bihar, azaroaren 30ean, 20:00etan aurrera, Alta Films, Barton Films eta Golem-ekin elkarlanean.

Etsipenak jota eta langabezian dagoen publizista baten gorabeherak kontatzen ditu De la Iglesiaren film berriak. Istripu baten ondoren ospea lortzen du eta hedabideek arreta eskaintzen diote. José Mota eta Salma Hayek dira filmaren protagonistak; haien alboan, Blanca Portillo, Manuel Tallafé, Juanjo Puigcorbé, Juan Luis Galiardo, Fernando Tejero, Santiago Segura, Carolina Bang, Antonio Garrido eta Eduardo Casanova izango dira.

Filmaren estreinaldi ofiziala 2012ko urtarrilaren 13rako dago aurreikusita, eta beraz, bihar Bilboko aurreestreinaldira joateko aukera dutenek aurrerapen handiz ikusi ahal izango dute pelikula, gainera, Alex de la Iglesiak berak aurkeztuta. Gonbidapenak Bizkaiko prentsaren bidez banatu dira gehienbat, nahiz eta atzera begirakorako bonua erosi dutenek aukera izango duten filma ikusteko. Alex de la Iglesiak prentsaurrekoa emango du bihar arratsaldeko 16:30ean Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan.