Alex Txikon Pakistanen dago jada, Nanga Parbaten igoerari ekiteko

Alex Txikon
Foto: DAS INTERNACIONAL
Actualizado: viernes, 23 enero 2015 13:37
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

   Alex Txikon alpinista bizkaitarra Pakistanen dago jada, Nanga Parbat mendiaren igoerari ekiteko prest. Nanga Parbat munduko bederatzigarren gailurrik altuena da, 8.126 metrorekin, eta, K2rekin batera, neguan inoiz igo ez den zortzimilako bakarra da.

   "Kishoffer edo Messner ibilbidea aukeratuko dugu. Bertan gaudenean erabakiko dugu, baldintzen arabera", adierazi dio Txikonek espedizioan lagundu dion DAS Internationali. Txikonekin batera, Muhammad Ali 'Sadpara' eta Muhammad Kan pakistandarrak doaz espedizioan.

   "Mendi hiltzailea" bezala ezagutzen den Nanga Parbat Himalayako mendebaldean dago. 1989tik, 20 bat espediziok porrot egin dute neguan igo nahi izan dutenean. Txikonek ez du oxigeno artifizialik eta altuerako zamaketaririk erabiliko.