Poesia eta musika uztarturik

AlhondigaBilbao hitzaren laborategi bihurtuko da "Euskararako alkimia" saioan

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

   AlhondigaBilbao kultur eta aisialdi zentroa hitzaren laborategi bihurtuko da ostegun honetan, otsailaren 23an, "Euskararako alkimia" saioaren bidez. Izan ere, Elisabeth McKlin & Cia-k "Spoken Berba" hitzaren inguruko zikloa inauguratuko du "Ex" zuzeneko arteen egitarauaren barruan. Zikloa Spoken Word generotik sortu da, baina kasu honetan euskararen eta beste diziplina artistiko batzuen arteko loturan oinarrituta.

   Zentro bilbotarreko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi duetnez, "Euskararako alkimia" saioa 20:00etan hasiko da, Bastida aretoan, eta sarreraren prezioa 8 euro da (6 euro Hó txartelarekin).

   "Spoken Berba" zikloko lehenengo proposamen honetan, Elisabeth McKlin New Yorkeko poetak bere poesiak euskarara hurbilduko ditu. Gainera, Petti Berako abeslariak Jimi Hendrixen eta AEBetako beste abeslari beltz batzuen abestiak euskararatuko ditu, eta Donostiako Antonio Casado da Rocha idazleak "Esku ezkerrak" azken poesia liburua aurkeztuko du.

   Elisabeth McKlin New Yorkeko poetak, euskara ikasten hasi zenetik, bere poemak hizkuntza horretan zer nolako doinua izango zuten jakin nahi izan zuen. Euskararekin Bilbon izan zuen lehenengo harremana, duela hamar urte baino gehiago, eta ordutik behin eta berriro itzuli da hirira eta euskal idazleekin harremanetan egon da, hala nola Kirmen Uriberekin.

   Idazle ondarrutarrak egindako azken poesia liburuan lankidetzan aritu da, McKlin euskararekin maitemindu baitzen lehen kolpean, eta ordutik biek harreman iraunkor eta egonkorra dute. Osteguneko saioan, Bastida Aretoan, poetaren hitzek musika izango dute lagun, euskal hitzak New Yorkeko azentuarekin.

El vídeo comenzará después de 21 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Los Men in Black destronan a Los Vengadores El CICR confirma que las FARC liberarán al periodista galo el miércoles Gabi: "Juanfran ha demostrado que puede estar en la Eurocopa"

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.