AlhondigaBilbaok euskaraz idazten ikasteko tailer bat antolatu du

Actualizado: domingo, 2 octubre 2011 14:39

BILBO, 2 Oct. (EUROPA PRESS) -

AlhondigaBilbao kultura eta aisialdiko zentroak euskarazko literaturako tailer bat eskainiko du urritik 2012ko ekainera bitartean, euskaraz idazten ikasteko eta zenbait egileren obra zehatzak aztertzeko helburuarekin. Kontakizunak, artikuluak edo saiakera laburrak bezalako testu laburren idazketan hastea da ikastaroaren asmo nagusia.

Tailerra emateko arduraduna Lutxo Egia izango da; Egia Soziologia lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean eta kazetari lanak egin ditu zenbait hedabidetan. Gainera, besteak beste, "Kalezuloko animalien izenak" (Pamiela, 1999), "Paperezko hegazkinak" (Susa, 2002), "Ezker hanka falta zuen" (Susa, 2005), "Zubigilea" (Susa, 2007) eta "Atzeraka nabil" (Elkar, 2010) bezalako lanak argitaratu ditu.

Gainera, ikastaroan zehar, zenbait egilek ikasleak bisitatuko dituzte beren esperientziak kontatzeko. Tailerrean izena eman nahi dutenek AlhondigaBilbaon bertan egin dezakete, 145 euroren truke (125 euro hó txartelarekin).