AlhóndigaBilbaon umorezko antzerki aste bat izango da Aste Nagusian bbkren laguntzarekin

Actualizado: viernes, 19 agosto 2011 18:51


BILBO, 19 Ago. (EUROPA PRESS) -

Aurtengo Aste Nagusian, AlhóndigaBilbaok antzerkirik freskoena berreskuratuko du, zortzi lan desberdinekin dator gianera. Lan guztien arteko lotunea umorea izango da.

Gaur, abuztuak 20, hasiera emateko ardura izango duena Gurutze Beitia izango da, 'Yo y mis circunstancias' lanarekin, 20:30ean eta 23:30ean. Hurrengo egunean, AlhóndigaBilbaoko Auditoriumean Las Txirenitas-en 'La vida y sus cosas' aurkeztuko da, eta 22an, Kolektivo Mostrenko-ren txanda izango da, 'Tenemos que hablar' lanarekin, biak 20:30ean.

Ordu berean, Aste Nagusiko asteartean eta asteazkenean, Maltako Antzerkiak 'Absurdo Ma non troppo' aurkeztuko du, eta ostegunean, Bikoteatroa Ez Dok Hiru arituko da 'Euskarazetamol' lanarekin, Aste Nagusian euskaraz izango den antzezlan bakarra.

Abuztuaren 26an eta 27an saio bikoitza izango da. 20:30ean, Eme2-k 'Tengamos el sexo en paz' bakarrizketa eskainiko du, eta 23:30ean, Pepe Viyuelak 'Encerrona' interpretatuko du. Hurrengo egunean, Lolita Corina&Clownfish-ek emango dio amaiera asteari, 'Las gallegas' lanarekin, 20:30ean.

Saio guztiek 15 euroko prezio bakarra dute -12 euro, hó txartelarekin-, eta sarrerak Infopuntuan eta BBK kutxazainetan eros daitezke.