Alkoholismoari buruzko XXI. Euskal Jardunaldia Bilbo egingo da datorren larunbatean

Actualizado: martes, 30 septiembre 2014 17:03

BILBO, 30 Sep. (EUROPA PRESS) -

Alkoholismoari buruzko XXI. Euskal Jardunaldia egingo da Bilbon datorren larunbatean, urriaren 4an, eta alkoholak gazteen aisialdian eta euren gizarte harremanetan duen presentzia izango da ardatz nagusia. La Cruz de Oro elkarteak antolatu du jardunaldia, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

Drogamenpekotasunetan aditua den Javier Organo psikiatrak, Iñigo Larrieta psikologoak eta Mª Teresea Laespada Drogamenpekotasunen Deustuko Institutuko zuzendariak alkohol adikzioa, alkoholaren kontsumoa gazteen artean eta arrisku faktoreak eta babesa aztertuko dituzte, antolakuntzak jakinarazi duenez.

Topaketa, duela denbora gutxi Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailaren eta alkoholiko birgaituen La Cruz de Oro Bilbo elkartearen artean sinatu den hitzarmenaren barruan sartzen da. Hitzarmen horren helburua pertsona gaixo alkoholikoei eta euren senideei zuzendutako autolaguntzarako programaren garapena da.