Amaitze bidean dauden hiru film izango dira Donostiako Zinemaldian, Europako hizkuntza ez-hegemonikoetan eginak

Ignas Jonynas zuzendari lituaniarraren 'Nematoma' filmeko irudia
DONOSTIAKO ZINEMALDIA
Actualizado: lunes, 13 agosto 2018 18:16

DONOSTIA, 13 Ago. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Zinemaldiaren 66. edizioan, 'Glocal in Progress' ekimenaren bigarren edizioak grezieraz, lituanieraz eta turkieraz filmatutako hiru film aurkeztuko ditu: hurrenez hurren, Tassos Gerakinis, Ignas Jonynas eta Pelin Esmer zinemagileen lanak.

Hiru filmak postprodukzio-fasean daude, eta, besteak beste, ekoizle, banatzaile, salmenta-agente eta programatzaileei aurkeztuko zaizkie, horiek amaitzen eta nazioartean banatzen lagundu dezaten. Izan ere, 'Glocal in Progress' ekimena Zinemaldiko Industria jarduera da, Europako ekoizpenak xede dituena.

Iazko edizioan aurkeztu zituzten, besteak beste, Telmo Esnalen eta Hadrian Marcuren proiektuak. Esnalen 'Dantza' filma Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko da, eta Marcuren 'Un om la locul lui / A decent man', berriz, New Directors sailean.