Amalia Fernandezek "Kratimosha" performance lana eramango du martxoaren 10ean Guggenheim Bilbao Museora

BILBO, 6 Mar. (EUROPA PRESS) -

Amalia Fernandezek "Kratimosha" bere ikuskizun berria aurkeztuko du martxoaren 10ean Guggenheim Bilbao Museoko Auditoriumean, La Fundicion aretoak antolatzen duen Dantzaldia egitarauaren barnean, museoko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez.

"Kratimosha" performance-an Amalia Fernandezek eguneroko ekintzen antzezpen autobiografikoa egiten du. Lan honetan antzeztuko dira, adibidez, familia baten alegiazko erretratu bat, errealitatetik ateratako hotsak, gorpu bat, maitemintzear dagoen bikote bat edo harremana haustear dagoen bikote bat.

"Kratimosha" ikus-entzunezko musika-partitura "Matrioshka" delakoan oinarritzen da, Amalia Fernandez artista esperimentalak 2005ean sortu eta antzeztu zuen bakarkako lan autobiografikoan, hain zuzen. Museoan izango den lan berrian, baina, beste lagun bat du artistak agertokian norbanako beraren irudikapen bikoitz gisa.

Dantzaldiaren 12. aldi honetan, jaialdiaren hastapenetan aurreikusitakoa aise gainditu da. Nazioarteko jaialdien artean ibilbidea sendotu du eta lengoaien aniztasunak eta antzezleku ugari izateak bereizten du. Era berean, bertokoek egiten dutena babesten du, bai eta sorkuntza, profesionalen arteko harremanak eta hausnarketa ere. Espiritu horrek eragin dio Guggenheim Bilbao Museoari eta horregatik 2006tik aritu da Dantzaldiarekin elkarlanean.

Horrela ba, "Kratimosha" Guggenheim Bilbao Museoko Auditoriumera iritsiko da martxoaren 10ean, 20:00etan hasita. Amalia Fernandezena da lanaren kontzeptua eta koreografia, eta berarekin batera, Cathi Sardella agertzen da taula gainean. Obraren 55 minutukoa da, eta sarrerak (zortzi euro publiko orokorrarentzat eta bost euro Museoaren Lagunentzat) dagoeneko salgai daude museoaren txartel-leihatilan eta www.guggenheim-bilbao.es webgunean.