Amie Siegel estatubatuarraren "Winter" aurkeztuko du Guggenheim Bilbao Museoak, Film & Video aretoan

Amie Siegelen "Winter" lanaren irudia
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Actualizado: martes, 21 noviembre 2017 14:29

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

Guggenheim Bilbao Museoak Amie Siegel artista estatubatuarraren "Winter" lana aurkeztuko du ostegunean, azaroaren 23an, Film & Video aretoan. Lehenbiziko aldiz aurkeztuko da Europan lan hori, museoaren arduradunek nabarmendu dutenez.

Solomon R. Guggenheim Museoaren bildumako parte den lan honek itxiko du 2017. urteko Film & Video aretoko programazioa. Guggenheim Bilbao Museoaren ekimena da Film & Video aretoa, bideoarteak, bideoinstalazioak eta mugimenduan dagoen irudiak arte baliabide gisa sortutako lan giltzarriak erakusteko abiatua.

Amie Siegelek (Chicago, 1974) obra ireki gisa sortu zuen "Winter", eta aldatu egiten da erakusten den bakoitzean. Jatorrian 2013an filmatu zuen Zeelanda Berrian, eta grabaturiko soinudun proiekzioak eta zuzeneko emanaldiak txandakatzen ditu. Txandakatze horrek bide ematen dio bisitariari "erakusketa aretoa ekoizpen eta sortze espazio aktibo gisa esperimentatzeko".

Ostegunean bertan, arratsaldeko 19:00etan, Amie Siegel artista estatubatuarra bere sortze prozesuaz eta bere instalazioaz solasean ariko da Manuel Cirauqui komisarioarekin.