Ana María Matute gogotatuko dute Eztabaidak Literaturekin ekimenean, Bilboko Bidebarrietan

Actualizado: viernes, 2 octubre 2015 13:47

BILBO, 2 (EUROPA PRESS)

   Bilboko Udalaren Eztabaidak Literaturarekin ekimenak Ana María Matute idazlearen irudia eta lana gogoratuko ditu datorren asteartean, urriaren 6an. Hitzordua 19:30ean izango da, Bidebarrieta liburutegian, eta Rosa Regás idazle katalana eta Matureren adiskide eta laguntzaile zuzena izan zen María Paz Ortuño izango dira protagonistak. "Ana María Matute gogoratuz" izenburupean, Idoia Jauregi kazetariak moderatuko du saioa.

   Antolatzaileek adierazi duenez, topaketan atzera begiratuko dute, idazlearen familiari buruzko alderdiak eta alde intimoak aztertzeko, haurtzarotik Gerra Zibilaren urteetara, ezkontza eta ondorengo banaketa -hori egitea erraza ez zen urte haietan-, eta literaturaren alorrean izan zituen lorpen handiak, 2010ean Cervantes Sariaren bitartez letren maila gorenera heltzeko.

   Ana María Matuteren bizitzatik egingo den bidaia horretan María Paz Ortuñok hartuko du parte. Editore eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea da, baina, beste ezer baino gehiago, Ana María Matuteren adiskide eta laguntzaile pertsonala izan zen, hura hil zen arte.

   Rosa Regás (Bartzelona, 1933) Filosofia eta Letretan lizentziatua da Bartzelonako Unibertsitatean. Idazle eta itzultzaile ezaguna da literaturaren alorrean, egile eta editore gisa, bere ibilbideagatik eta Liburutegi Nazionalaren presidente izateagatik.