Añanako Gatz Harana Fudazioak larrainak babesteko programaren lehen plaka eman dio Arabako Foru Aldundiari

Actualizado: miércoles, 16 febrero 2011 18:38

GASTEIZ, 16 Feb. (EUROPA PRESS) -

Añanako Gatz Harana Fundazioak Arabako Foru Aldundiari lehen plaka emanez ekin dio larrain babestuen programari, lotura estua eduki eta gainera interes handia erakutsi duelako, iraganean eta etorkizunean, Añanako gatzagak leheneratzeko proiektuaren inguruan.

Fundazioko presidente Malentxo Arruabarrenak babestutako larrainaren identifikazio-plaka eman dio Arabako ahaldun nagusi Xabier Agirreri, Gesaltza Añanako ur gaziko putzuan. Foru erakundeko beste hainbat ordezkari ere izan dira ekitaldian, besteak beste, Claudio Rodriguez Arako ahaldunorde nagusia.

Arruabarrenak adierazi duenez, "nekaezintasunaren sinbolo da Añanako gatza, komunitate honen inguruko bizimodua berreskuratzeko adimenarena. Leheratze proiektu honetan parte hartzeak etengabe eraldatzen ari den natur monumentu bat bultzatzea esan nahi du. Bizirik dagoen zerbaitetan ez ezik, bizia ematen duen zerbaitean parte hartzea, gizarte honen motor moduan funtzionatzen baitu".

Xabier Agirrek plaka Arabako Foru Aldundiari eman izana eskertu du. "Zuen ahalegina eta Foru Aldundiaren konpromisoa emaitza argiak ematen ari dira. Añanako Gatz Harana patrimonio hutsa da. Batetik, kulturezko paisaia, Europan ondoen mantenduenetarikoa, eta bestetik, bertako produkturik ederrena: Añanako Gatza, gastronomiaren munduan kalitate handikoa kontsideratua", esan du.