Anari, Gorka Urbizu, Niko Etxart eta Su Ta Gar, akustikoan udazkenean Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan

Gorka Urbizu (Berri Txarrak)
EUSKALTZAINDIA
Actualizado: viernes, 23 junio 2017 12:48

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

Euskaltzaindiak eta Bilboko Udalak "Astelehen Buruzuria" kontzertu akustikoen ziklo berria antolatuko dute udazkenean, eta Anari, Gorka Urbizu (Berri Txarrak), Niko Etxart, Su Ta Gar, Inun, La Basu eta Maisha Akademiaren Bilboko egoitzatik igaroko dira.

Egitasmo berriaren helburu nagusiak dira euskal musika sustatzea, gazteen artean euskara eta euskal musika zabaltzea, eta Bilboko ingurunerik euskaldunenean, hau da, Zazpikaleetan, ekintza ludikoak bultzatzea.

Euskaltzaindiak jakinarazi duenez, kontzertu guztiak 20:00etan hasiko dira, eta sarrerak 18:30etik aurrera egongo dira salgai (5 euroan), egun berean, Euskaltzaindiaren egoitzan bertan.

Kontzertuen datei dagokienez, urrian, Su Ta Gar (9an), La Basu/Maisha (16an), Anari (23an) eta Inun (30ean) ariko dira, eta azaroan, Gorka Urbizu (6an) eta Niko Etxart (13an). "Astelehen Buruzuria" kontzertu akustikoen zikloaren aurkezpen ofiziala irailean egingo da.