Anboton zaurituriko mendizale bat erreskatatu dute helikopteroz

Actualizado: jueves, 23 febrero 2012 18:13
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

   Ertzaintzaren helikoptero batek 26 urteko gizonezko bat erreskatatu du gaur arratsaldean Anboto mendian erori ondoren, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

   Arratsaldeko 14:50ean, SOS Deiak 112 Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak dei bat jaso du esanez gizon bat zaurituta zegoela, Anbototik behera Urkiolako mendi-biderantz zihoala erori ondoren.

   Durangoko ertzain-etxeko patruilak eta Ertzaintzaren Mendiko Unitateko helikoptero bat mobilizatu dituzte berehala. Dirudienez, zaurituak klabikula hautsita zuen eta zenbait kolpe zituen gorputzean, eta Galdakaoko Ospitalera eraman dute helikopteroz.