Andoaingo Bildu alderdiak onena eskolten sarrera ekiditea litzatekeela esan du

Actualizado: viernes, 1 julio 2011 16:02

BILBO, 1 Jul. (EUROPA PRESS) -

Andoaingo Bildu koalizioak eskoltak Udaletxeetara sartzea ekiditeko neurria "zuzenena" defendatu du, baina azkenean PP eta PSEren akordioa onartu du.

Ane Karrere alkateak prentsaurreko bat eman du Bilduko kontsielaria den Ainara Rodríguezekin batrera, eta bertan PP eta PSEren eskoltei beharrezkoak diren behaketak egiteko Udaletxeetan sartzea uztearen akordioaren berri eman dute, ondoren, azterketa burutu ostean Udaletxetik i rten beharko direla azpimarratuz.

Aurkezpenean, Rodríguezek gai hau "modu artifizial batetan puztu" nahi izan dela salatu du, herrian "lasaitasunez bizi zen bitartean". Kontseilariak esan du hasieran hartu zuten neurria, eskoltei Udaletxeetan sartzen ez uztearena zela "zuzena eta egokia". Beraien helburua ez zela PP eta PSEren ziurtasuna oztopatzea esan ostean, 14 eskolta izateak Udaletxearen eguneroko funtzionamendu arrunta oztopatzen duela gehitu du.

Bere aldetik, alkateak azaldu du PP eta PSE-EEri beraien proposamenak helarazteko esan ziela, bere eskuetara iristsi eta aztertu ondoren akordio batetara iritsi dira. Argitu dutenaren arabera, akordio hau behin-behinekoa da eta protokolo bat gehitzeari itxaroten ari dira

Por su parte, la alcaldesa ha explicado que trasladó al PP y al PSE-EE que le hicieran llegar sus propuestas y, tras analizarlas, se ha llegado finalmente al acuerdo. Según han detallado, este acuerdo es provisional y está previsto que se suscriba un protocolo