Antton Valverdek eta Miren Agur Meabek "Hitzak hots" daramate Arriagara, Anjel Lertxundirekin

Miren Agur Meabe
ARRIAGA ANTZOKIA
Actualizado: jueves, 23 marzo 2017 13:30

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

Antton Valverdek eta Miren Agur Meabek "Hitzak hots" errezitaldia eskainiko dute Bilboko Arriaga antzokian datorren astelehenean, martxoaren 27an, Anjel Lertxundik lagunduta, eta antzokiak eta Bilboko Udaleko Euskara Sailak bultzatutako "Literatura eta Musika Euskaraz" zikloaren barruan. Emanaldia 20:00etan hasi eta foyerrean izango da.

"Hitzak hots" errezitaldian, Anjel Lertxundik musikaren eta poesiaren inguruko hitzordu bat proposatzen eta aurkezten du, Antton Valverderen eta Miren Agur Meaberen eskutik. Bertan, Valverdek musikatutako zortzi kanta berri interpretatuko dituzte.

Literatura, kazetaritza edo filosofia alorretan idatzizko hitzaren erreferentzia diren bost euskal emakumeren hitzekin eta poesiarekin jantzitako zortzi abesti dira. Itxaro Borda, Jule Goikoetxea, Tere Irastortza, Arantxa Urretabizkaia eta errezitaldian ahotsa eta "sorkuntzarako gustu bikaina" jarriko dituen Miren Agur Meabe bera dira bost emakume horiek.

Sarrerak salgai daude 12 eta 15 euro artean www.teatroarriaga.com webgunean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.