Antxeten habiak teilatuetatik kentzeko kanpaina abiarazi du Bermeoko Udalak

Antxeta bat teilatuan
BERMEOKO UDALA
Actualizado: jueves, 24 abril 2014 12:05

BILBO, 24 Abr. (EUROPA PRESS) -

Bermeoko Udalak (Bizkai) antxeten habiak etxebizitzetako teilatuetatik kentzeko kanpaina hasi du aurten ere, eta bere teilatuetan habiak daudela susmoa duten herritarrek 010 telefonora deitu behar dute abisua emateko.

Bermeoko Udaletik azaldu dutenez, antxeten habiek arazo ugari sortarazten dituzte, esate baterako, zaratak, zikinkeria, teilatuen hondatzea eta teilatuetako hodien trabatzea. Hori dela eta, "beharrezkoa" da kontrolak ezartzea, habiak ezartzen dituzten antxeten kopurua murrizteko eta berrien jaiotza saihesteko.

Horretarako, udaberrian habien bilaketa egiten da eta ezabatu egiten dira. Habietan txitak aurkitzen badira, Fauna Basatia Sendatzeko Zentrora eramaten dira. Bermeoko Udalak bandoak jarriko ditu kanpaina honen berri emateko.