AP-8 autobideko trafikoa N-634ra desbideratuko da asteartetik asteazkenerako gauean, Ermu eta Iurreta artean

Actualizado: lunes, 21 febrero 2011 18:32

BILBO, 21 Feb. (EUROPA PRESS) -

AP-8 autobideko trafiko guztia N-634 errepidera desbideratuko da eta AP-8 Iurreta-Gerediaga parean guztiz itxiko da bihar gaueko 23:00etatik asteazken goizeko 6:00etara. Itxierak Ermuko ordainlekutik Iurretako ordainlekurainoko tarteari eragingo dio.

Bizkaiko Foru Aldunditik jakinarazi dutenez, bi toki horien arteko ordezko ibilbidea N-634 izango da. Iurretako institutuko oinezkoentzako pasagunea jartzeko lanek eragin dute itxiera hau.