Apirilaren 28a arte eman daiteke izena Bilboko Aste Nagusiko Tokiko Pop Rock Taldeen Erakusketan parte hartzeko

Actualizado: jueves, 21 abril 2011 13:42

BILBO, 21 Abr. (EUROPA PRESS) -

Bilboko 2011ko Aste Nagusiko Tokiko Pop Rock Taldeen Erakusketan parte hartzeko izena emateko epea irekita dago oraindik, eta maketak apirilaren 28a arte aurkez daitezke. Lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek Bizkaian bizi edo taldekide bat gutxienez lurralde honetan erroldatuta izan behar dute, eta pop eta rock estiloetako taldeak onartuko dira, jazza izan ezik.

Antolatzaileek adierazi dutenez, apirilaren 28a baino beranduago heltzen diren lanak ere onartuko dira, aipatutako epearen barruan jarritako zigilu-marka baldin badute. Taldeen hautaketan emakumeek osatutako taldea izateari eta euskaraz egindako lanak aurkezteari garrantzi berezia emango zaie.

Taldeek gutxienez lau abesti original biltzen dituen demo-maketa aurkeztu beharko dute. Honekin batera taldearen biografia eta harremanetarako datuak igorri beharko dituzte (hizkuntza, estiloa, taldekideen izen-abizenak, posta helbidea eta helbide elektronikoa) honako helbidera: Bilboko Udala Turismo eta Jaietako Saila; Aste Nagusiko Bertako Taldeen Pop Rock Erakustaldia; Zabalgune Plaza 11, 1. pisua; 48009 Bilbo.

Taldearen izena eta musika mota gutun-azalean argi idatziko dira. Parte-hartzaileek une guztietan antolakuntzatik datozen eskakizunak bete beharko dituzte.

1985. urtean hasi zen Aste Nagusiko Tokiko Pop Rockaren Erakusketa, pop rock musikaren munduan aurrera egin nahi duten Bizkaiko taldeei laguntza emateko helburuarekin. Denbora honetan 1.500 maketa baino gehiago aurkeztu dira, eta Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailaren ekimen honi esker, 200 talde baino gehiago ezagutzera eman dira publikoki Aste Nagusiko kontzertuetan.

Erripa Kaia, Unamuno Plaza, Areatzako Pasealekua, Bailen Kalea eta Bilborock-La Merced aretoa izan ddira erakusketaren eszenatokiak. Urteetan zehar jaietako erreferente musikala bihurtu da eta hiriko eta Bizkaiko osoko musikarien topagunea. We Are Standard, Zodiacs, Zea Mays, Idi Bihotz, Atom Rhumba, Audience, Sativa, Juke Box Racket, Hash, Horn of Rhino, Eureka Hot 4, Ainara Legardon, Smile edo Gora Japon bezalako taldeak igaro dira egitasmo honetatik.