Ara Malikianek eta Fernando Egozcue Quintetek Leioan eman behar zuten kontzertua bertan behera gelditu da

Fernando Egozcue (ezkerrean) eta Ara Malikian
Foto: KULTUR LEIOA
Actualizado: martes, 28 enero 2014 13:44

BILBO, 28 (EUROPA PRESS)

   Ara Malikian jatorri armeniarreko biolinista libanoarrak eta Fernando Egozcue Quintet taldeak Leioako (Bizkai) Kultur Leioa aretoan datorren ostiralean eskaini behar zuten kontzertua bertan behera gelditu da, Kultur Leioako iturriek jakinarazi dutenez.

   Aipaturiko iturrien arabera, Kultur Leioak ez dauka kontzertua bertan behera uzteko erabakiarekin inolako zerikusirik, eta aretoko txartel leihatilan sarrerak erosi dituztenek leihatilatik bertatik pasa daitezke dirua berreskuratzeko.