Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 2.800 gaztek parte hartuko dute Durangaldean egingo diren Euskadiko Eskolarteko Jokoetan

Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 20 mayo 2013 15:06

BILBO 20 May. (EUROPA PRESS) -

Araba, Bizkai eta Gipuzkoaok 2.800 eskola-ume arituko dira maiatzaren 25 eta 26an eta ekainaren 1 eta 2an Durangaldeko (Bizkaia) hainbat kirol gunetan egingo diren Euskadiko XXXII. Eskolarteko Kirol Jokoetan. Lurralde bakoitzeko infantil mailako kirolari eta talde irabazleak izango dira parte-hartzaileak.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak jakinarazi duenez, aurten 20 kirol izango dira: aerobik, xake, atletismo, saskibaloi, eskubaloi, txirrindularitza, futbol 11, futbol 7, areto futbol, gimnasia erritmiko, herri kirol, judo, karate, kirol egokitu, euskal pilota, tenis, mahai tenis, boleibol, padel eta igeriketa.

Ikasturtean zehar ikasle gazteek burututako kirol ekintzak azken ekitaldi honetan amaitzen dira. Kirol helburuaz gain, parte-hartzaileen adinerako egokia den lehiaketan ongi pasatzea eta euskararen erabilera sustatzea ere helburu dira.

Aipatu iturrien arabera, "Eskola Kirola" ikasleek derrigorrezko eskolatze aldian irakastorduetatik kanpo egiten duten kirol jarduera antolatua da. Egitasmoaren helburu nagusia eskolako ikasleen heziketa garapena osatzea da, kirolari bakoitzaren betebeharrak asez. Horrela, berdintasun baldintzak aintzat hartuz, haurraren heziketa, bere pertsonalitatearen garapen harmonikoa eta etorkizunean kirolaren praktika ahalbideratzeko baldintza fisiko eta kirol aztura bultzatzera bideratuta dago. Halaber, biziera osasuntsuaren garapena sustatu behar dute.

Contenido patrocinado