Araba Kantan programak abesbatzen 25 emanaldi eskainiko ditu lurralde osoan

Publicado: sábado, 23 septiembre 2017 14:21

GASTEIZ, 23 Sep. (EUROPA PRESS) -

Araba Kantan programa iritsiko da lurraldera udazkenarekin batera, abesbatzen musika Arabako bazter guztietara eramateko. Guztira, azaroaren 25era arte koru ezberdinek eskainiako 25 emanaldi izango dira lurraldeko hainbat udalerritako eliza eta plazetan.

Arabako Koruen Federazioak antolatzen du egitasmoa, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, eta igandean izango da lehen kontzertua, irailaren 24an, Bergantzuko San Migel elizan, Manuel Iradier koruaren parte hartzearekin.

Jarraian, azaroaren 25era arte, Añanako Kuadrillako zazpi herritan izango dira kontzertuak; Aiaran bost emanaldi izango dira, Gasteizen lau, Kanpezu-Arabako Mendialdean hiru, Lautadan eta Gorbeialdean bana, eta Guardia-Arabako Errioxan bat. Kontzertuak doakoak izango dira, eta eserlekuak bete arteko beste entzule sartu ahal izango dira.