Arabako Errioxako eta Lautadako euskararen aldeko bi programa babestuko ditu Aldundiak

Actualizado: martes, 17 julio 2018 12:50

GASTEIZ, 17 (EUROPA PRESS)

Arabako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak astearte honetan onetsi du Arabako Errioxako eta Arabako Lautadako kuadrilletan euskararen erabilera laguntzeko eta sustatzeko bi programa babestea. Bi egitasmoetara 14.400 euro bideratuko ditu foru erakundeak.

Zehazki, Ramiro González ahaldun nagusiak iragarri duenez, Arabako Errioxaren kasuan, 7.200 eurorekin lagunduko du "Kalean bizi-bizi" programa. Egitasmoak euskararen sozializazioa bultzatuko du 4 eta 18 urte bitarteko gazteen aisian eta kirol arloan. Ekintza horiek kuadrillako herri guztietan egingo dira.

Halaber, Arabako Lautadako programak lotura estua izango du Euskaraldia dinamikarekin, eta egingo diren ekintzen helburua euskararen erabilera sustatzea eta kuadrillako kontzejuetan hizkuntza ohiturak aldatzea izango da. Ekimen honetarako ere 7.200 euroko laguntza izango da.