Arabako Errioxan izandako izozteei buruzko hiru informazio saio antolatu ditu Aldundiak

Mahasti bat Arabako Errioxan
ARABAKO ALDUNDIA
Actualizado: miércoles, 10 mayo 2017 13:53

GASTEIZ, 10 (EUROPA PRESS)

Arabako Foru Aldundia lanean ari da duela egun batzuk lurralde historikoaren zati handi bati eragin zion izoztearen kalteak jasan dituzten nekazariei "erantzunik osoena emateko", eta, sektorearekin duen elkarlanaren barruan, Mahastizaintza Zerbitzuak hiru hitzaldi emango ditu.

Informazio saiootan, Ardoaren Etxeko teknikariek arreta berezia jarriko dute beranduko izozteetan baliatzen diren ohituretan, izozteen kontrako sistemetan eta nola funtzionatzen duten, eta informazio xehea emango dute nekazaritzako aseguruei buruz eta haien kontratazioari buruz.

Lehen hitzaldiak ostegunean izango da, maiatzaren 11n, eguerdiko 12:00etan, Guardia-Arabako Errioxa Kuadrillaren ekitaldi aretoan. Ostiralean, maiatzaren 12an, saio bat izango da Eltziegoko maisu etxean, 12:00etan, eta beste bat Bastidako Udaleko ekitaldi aretoan, 18:00etan.