Arabako Mendialdeko II. Euskararen Eguna ospatuko da maiatzaren 21ean Kanpezun

Arabako Mendialdeko II. Euskararen Eguna ospatuko da larunbatean
ARABAKO MENDIALDEKO EUSKARAREN EGUNA
Actualizado: jueves, 19 mayo 2011 17:14

GASTEIZ, 19 May. (EUROPA PRESS) -

Kanpezuko Mintzalagun taldeak, XVII. Mendea Kultur Elkarteak, Maeztuko Amezti Euskara Elkarteak eta Urbisuko Biharra Kultur Elkarteak Arabako Mendialdeko II. Euskararen Eguna antolatu dute maiatzaren 21erako. Ekitaldiz beteriko egitaraua izango da herri arabarrean, antolakuntzak jakinarazi duenez.

Egun osoan zehar jai giroa izango da Kanpezuko kaleetan, albokariekin, batukadarekin, txistulariekin eta txalapartariekin, eta goizean zehar merkatu bat izango da plazan. Txosna ere bertan kokatuta egongo da.

Goizeko 11:30etan umeentzako herri kirolak izango dira plazan, eta 13:00etan Ortzadar abesbatzak emanaldi bat eskainiko du. Ondoren, 14:30etan, herri bazkaria izango da frontoian; nagusiek 15 euro ordaindu beharko dute, eta umeek sei.

Arratsaldez, 17:00etan hasita, Arabako Bertsolari Txapelketaren "errebantxa" jokatuko da, Zigor Enbeita, Iñaki Viñaspre, Manex Agirre, Oihane Perea, Asier Otamendi eta Ander Solozabalen partaidetzarekin. Plazara bueltan, 18:00etan umeen jolasak izango dira, eta 20:00etan, dantza saioa egingo da. Bukatzeko, 21:30etatik aurrera kontzertuak izango dira plazan.